Hirutik hiru garaipen lortu ditu Hernaniko nesken taldeak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 30a, 00:00

Hernaniko neskak oso zailak dira gelditzen.

Larunbatean 34-0 lortu zuen garaipena Rioja Rugby Club taldearen aurka eta denboraldi ezin hobea ari da osatzen, partidu guztiak irabazita.

Euskal Ligako errugbi XII Ligan neskak garaile izan ziren hirugarren aldiz jarraian, Rioja CRren aurkako norgehiagokan. Partidu borobila jokatu zuten hernaniarrek eta, ondorioz, 34-0eko garaipen erosoa eskuratu zuten larunbatean, Landaren.

Seigarren minuturako 5-0 aurreratu ziren etxekoak, baina markagailua ez zen asko mugitu lehenengo zati horretan. Atsedenaldiaren aurretik etorri zen bigarren entsegua eta gauzatzearekin, 12-0 joan ziren bi taldeak aldageletara.

Bueltan, Hernaniren nagusitasuna nabariagoa izan zen eta bigarren 40 minutuetan lau entsegu lortu zituzten; horietako bat gauzatzea ere lortu zuten. 34-0eko markagailuarekin amaitu zen partidua, eta emaitzak Hernaniren nagusitasuna nabarmendu zuen. Defentsan lan haundirik ez zuen eduki eta izan zuten arriskua ederki lortu zuten aldentzea.


16 eta 18 urtez azpikoek Gaztedi gainditu zuten

Landaren lau partidu jokatu ziren, guztira, asteburuan. Horietako bi 16 eta 18 urtez azpikoen taldeenak izan ziren eta aurkaria, Gaztedi.

Hemen ere garaipenak etxean geratu ziren. 18 urtez azpikoek 64-0 irabazi zuten eta 16 urtez azpikoek, berriz, 31-22

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!