Hernaniko neska infantilak garaipenetik gertu geratu dira Pasai Donibanen

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 30a, 00:00

Beñat Odriozolak beste estropada bat jokatu zuen Orion, larunbatean. Oraingoan ere gustora amaitu zuen skiffean burutu zuen estropadarekin. Zazpi minutu eta 50 segundu behar izan zuen estropada bukatzeko. Igandean, batelek hartu zuten erreleboa Pasai Donibanen. Hernaniko infantil neskek hirugarren amaitu zuten, baina estropada irabaztetik hiru segundura bakarrik geratu ziren. Ligxkaren sailkapenean hirugarren jarraitzen dute San Juan eta Zumaiaren atzetik. Promesa nesketan bosgarren eta 11garren bukatu zuten bi batelek, kadete mutilek bosgarren, absolutu neskak laugarren eta zazpigarren eta postu berdinetan amaitu zuten mutil seniorrek. Oraingoz, klubean gustora daude batelak ematen ari diren mailarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!