Finalean dira Tolaretxipi eta Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 30a, 00:00

Joana Tolaretxipi aurrelaria larunbateko partiduan.

Kerejeta eta Macicior ere finalean daude eta Jubenilen Gipuzkoako txapelketaren txapela bi bikote hernaniarrek jokatuko dute. 

Gipuzkoako Jubenil mailako pala txapelketaren finala bi bikote hernaniarrek jokatuko dute. Ane Kerejeta eta Enara Macicior, ligaxkako partidu guztiak irabazita, sailkatuta zeuden eta orain Joana Tolaretxipi eta Alaitz Barrenetxea gehitu zaizkie. 

Finalerdia jokatu zuten Hernanin, joan den larunbatean. Hernaniarrek 30-14 gainditu zituzten Intxurreko bikotea osatzen duten Uzkudun eta Murua. Bikote hernaniarra jaun eta jabe izan zen partiduan, eta merezimendu osoz, bere taldekideen aurka txapela jokatuko dute finalean. 

Ez zen eguneko finalerdi bakarra izan. Ekiñe Balerdi eta Eider Otaegik Nagusien bigarren mailakoa jokatu zuten, Su Berriko Lasarteren eta Arambururen kontra. Ez zuten finalerako txartela lortu, 18-30 galdu baitzuten. Hori bai, finalean, dagoeneko zain daukate beste bikote hernaniarra; alegia, Ainhoa Urien eta Eli Gutierrezek osatzen dutena. Horiek, zuzenean lortu zuten finalerako pasea, ligaxkako lider bukatuta.

Semifinala saihestu duen beste bikotea da Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak osatutakoa. Hernaniarrek irabazi egin zituzten ligaxkako lau partiduak, nagusien lehenengo mailan. Asteburuan jokatu zuten semifinala, Anoetan, Su Berriko bi bikotek. Hortik irten da, hain zuzen, aurkaria.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!