Argazki erakusketa Langilek Biterin, apirilaren 12tik 24ra bitartean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 29a, 00:00

Joan den urtean, pandemia dela eta, bertan behera gelditu ziren Langile Ikastolaren 50garren urteurrena ospatzeko ekintzak. Orain, berriz ere heldu nahi diote horri. Hori horrela, erakusketa antolatu dute datorren hilabeterako. Apirilaren 12tik 24ra bitartean, arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara, Ikastolako argazkiak ikusteko aukera izango da Biterin. 50 urte bete dituztela ospatuko dute, «Ikastola horixe izan baita: elkartasuna, duintasuna, ahalegina, konpromisoa, ardura, parte hartze aberatsa, emakumeak, gizonak... eta dena haurrak zoriontsu izan zitezen eta daitezen».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!