Segurola eta Zaldua txapeldun, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 29a, 00:00

Oriamendiko Torneoko finala jokatu zen larunbatean, Galarretan.

Oriamendiko Torneoaren finala jokatu zen herenegun, eta 26-40 itxi zen markagailua; Goikoetxea V eta Labaka izan ziren txapeldunorde. 

Segurolak eta Zalduak Oriamendi Torneoa irabazi zuten larunbatean, final haundian Goikoetxea V eta Labaka gainditu ondoren. Goikoetxea eta Labaka partidu bakar bat ere galdu gabe iritsi ziren finalera, baina partidurik garrantzitsuenean Segurolaren boterearen eta Zalduaren lan onaren aurrean, ezin izan zuten ezer egin.

Finalari emozioa falta izan zitzaion markagailuan eta urdinak hobeak izan ziren aurrera eta atzera. Gainera, Segurola izan da txapelketako aurrelaririk onena, eta finalean hori bera erakutsi zuen, berriz ere, Goikoetxearen aurrean.

Zazpi eta zazpiko berdinketatik aurrera, urdinek abantaila gaindiezinak hartu zituzten. 9-18ko markagailua lortuta, abantaila erosoa izan zuten eta, ondoren, 14-26, 17-33, 22-35 eta 26-40ko emaitzekin, geldiezinak izan ziren Galarretan. 
Bestalde, Segurola oso ondo aritu zen 19 tanto eginda eta, horrela, Goikoetxea gainditu zuen. Atzealdean, Labaka erregularra izan zen 13 tantorekin; eta Zalduak, berriz, 14 tanto egin zituen. Bestelakoan, ez zen akats askorik egon, eta aurrelari urdinak asmatu izanak erabat desorekatu zuen finala; izan ere, Goikoetxea V eta Labaka faborito baziren ere, partidua parekatuagoa izatea espero zen.

Txapelketa honetako hirugarren postua lortu dute Urrutia II eta Aizpuru IIIgarrenak. Azken postuan, aldiz, Mirubia eta Martirena gelditu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!