'Street scape room' bihar, Gaztelekuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 28a, 00:00

Egitarau berezia antolatu du Hernaniko Gaztelekuak, udaberrirako. Etzi Donostiara egingo dute irteera, eta street scape room ekintza egingo dute. Aldez aurretik izena eman behar da, Gaztelekuan bertan edo Gaztelekuko mugikorrera mezu bat bidalita: 688 823 420. Horrez gain, hilaren 30ean, asteartean, argazki foruma egingo dute. Arratsaldeko 16:30etan jarri dute hitzordua, Gaztelekuan. Gazteak herrian barrena ibiliko dira argazkiak ateratzen, eta, ondoren, sari banaketa izango da Gaztelekuan, 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!