Enaitz Goñi 16garren, 1.500 metroko proban

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 28a, 00:00

Hernaniarrak 16:48 denbora lortu zuen, asteazkenean. Eta ostiralean, 8:48 denboran osatu zuen 800 metrokoa.

Espainiako Txapelketan lehiatu da Enaitz Goñi igerilari hernaniarra, aste honetan zehar, Sabadellen. Iraupen luzeko probatan aritu da, eta asteazken goi­zean ekin zion, 1.500 metroko­a­rekin: 16 minutu eta 48 segundutan osatu zuen proba, eta 16garren bukatu zuen, junior mailako igerilarien artean. 2004an jaiotakoen artean, berriz, zazpigarren sailkatu zen.

Bigarren proba ostiral goize­an izan zu­en hernaniarrak, 800 metrokoa: 8 minutu eta 48 segundutan gelditu zuen kronometroa, hernaniarrak. Junior mailan, 17garren sailkatu zen, eta bere adinekoen artean, berriz, zortzigarren izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!