Mosaiko erraldoia, Sarek eta Etxeratek

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 28a, 00:00
Mosaiko erraldoia egin zuten presoen senideek herenegun, Plazan.

Ostiraleroko zitari eutsiz, herenegun mobilizazioa egin zuten presoen eskubideen alde. Horrez gain, oraingo honetan, Sarek eta Etxeratek elkarlanean antolatuta, mosaiko erraldoia egin zuten Gudarien plazan. Pandemia dela eta, euskal presoen egoera okertu egin dela salatu zuten, eta horretarako egin zuten, hain justu, ostiraleko mosaikoa. Besteak beste, adierazi zuten hilabeteak eman dituztela senideak ikusi gabe, eta txertaketa fasean ez dituztela presoak kontuan hartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!