Odon Elorzak eta Hernaniko PSE-EEk Karabeleko obrei bisita

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 27a, 00:00
Odon Elorza Hernaniko PSE-EEko kideekin Karabeleko tren geltokian.

Odon Elorza, joan den astean, Hernaniko PSE-EEko kideekin, Karabeleko Renfeko tren geltokiko obrak bisitatu zituzten.

Gipuzkoako PSE-EEko diputatua  den Odon Elorza, joan den astean izan zen Renfeko Hernani Erdialdeko tren geltokian egiten ari diren lanak bisitatzen. Bertan egon ziren Ricardo Crespo Hernaniko Udaleko bozeramaile Sozialista eta Pablo Peñacoba Elkarteko idazkari nagusia.

Renfe-Adif enpresak, Hernaniko geralekuaren lanak hasi zituen urte hasieran, eta 13 bat hilabete iraungo dutela aurreikusi zuten. Hain erabilia den geltokia modernizatzeaz gain, «3,5 milioi euroko aurrekontua duen proiektuaren helburua egungo irisgarritasun eta segurtasun eskakizunak betetzea da».

Odon Elorzarekin batera egindako bisitan, Ricardo Crespok aipatu zuen, gustura zegoela; «azkenean berrituko dutelako geralekua, eta horrek zalantzarik gabe aldiriko garraio-zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta haren erabilera sustatzea ekarriko du».

Hala ere, Karabeleko bizilagunek proiektu honen ondorio kaltegarriak jasaten ari dira, zarata eta hautsa hain justu. Aparkaleku eza kezkagarria iruditzen zaie Sozialistei, «behin obra amaituta, aparkaleku eza kroniko bihurtzea kezkagarria iruditzen zaigu» diote. Eta honen harira, PSE-EEk dio, bizilagunen beharrak asetzen saiatuko direla, adibidez aparkatzeko behar adina plaza izatea herritarrek.

Odon Elorza Donostiako alkate oihari, udal talde sozialistak 118 aparkaleku berri sortzeko proposamena helarazi zioten.

Eta honakoa jakinarazi du Crespok: «Karabelen egoerak kezkatzen gaitu, eta esku artean daukagu, horregatik, zenbat eta lagun gehiago batu sortzen diren arazoei irtenbidea emateko, orduan eta hobeto».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!