Oriamendi Torneoaren finala gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 27a, 00:00

Labaka, Zaldua eta Goikoetxea V, finalerako pelota aukeraketan. Argazkia: Maialen Andres

Goikoetxea V eta Labaka dira faborito, Segurola eta Zalduaren kontra. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, ikuslerik gabe.

Gaur arratsaldean jokatuko da, Galarreta frontoian, Oriamendi Torneoaren finala. 17:00etan hasiko da jaialdia, ikuslerik gabe, eta bigarren partidua izango da finala. Txapela lortzeko, Goikoetxea V eta Labaka dira faborito, jokatutako sei partiduak irabazi baitituzte; baina Segurolak eta Zalduak ez dizkiete lanak erraz jarriko, partidu bakarra galdu baitute haiek, faboritoen kontra hain justu. Bi aurrelariek sekulako maila eman dute txapelketan, eta atzelariak ere oso seguru aritu dira orain arte. Ligaxkan elkarren kontra jokatu zuten partidua, oso berdindua izan zen; eta halakoa espero da gaurko finala ere.

Aurretik, hirugarren posturako partidua jokatuko da: Urrutia II eta Aizpuru III, Mirubiaren eta Martirenaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!