Euskal Ligako azkenekoa, bihar Sestaon

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 27a, 00:00

Bihar jokatuko du azkeneko partidua Hernanik, mutilen Euskal Ligan. Sestaon jokatuko dute, eguerdiko 12:15etan Benedicta kiroldegian, bertako taldearen kontra. Ligako hirugarren postua ziurtatuta daukate hernaniarrek, baina garaipen batekin bukatu nahi dute denboraldia, laugarren sailkatuaren kantxan. Gainera, irabaziz gero, aukera daukate bigarren sailkatuarengandik puntu bakarrera geratzeko: «ez da makala, denboraldia nola joan den ikusita, eta entrenatzeko ordutegiarekin izan ditugun arazoekin», dio Eusebio Lizarazu entrenatzaileak. Nesken Gipuzkoako Ligan, berriz, gaur jokatuko du Hernanik, Donostian: Summa Aldapetaren kantxan ariko dira, goizeko 11:00etan hasita. Ez daukate partidu erraza, baina aurreko asteko garaipenaren ondoren, gogotsu daude hernaniarrak, sailkapenean gora egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!