Batel Ligako laugarrena, Pasaian

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 27a, 00:00

Hernaniko neska absolutuen batela.

Bihar jokatuko dute Hernaniko Arraun Elkarteko batelek, Gipuzkoako Ligako laugarren estropada. Pasai Donibanen izango da, baina Hernaniko Arraun Elkarteak berak antolatutako estropada da, San Juanen laguntzaz. Goizeko 10:30etan hasiko da, eta Hernaniko zortzi batel ariko dira bertan.

Bestalde, aulki mugikorrean lehiatuko da Beñat Odriozola hernaniarra, Orion, gaur 13:30etan.

Mutil absolutuen batela, entrenamendu batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!