Enaitz Goñi 16garren, 1.500 metroko proban

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 27a, 00:00

Enaitz Goñi, Sabadelleko igerilekuan.

Hernaniarrak 16:48 denbora lortu zuen, asteazkenean, Espainiakoan. Atzo, 8:48 denboran osatu zuen 800 metrokoa.

Espainiako Txapelketan lehiatu da Enaitz Goñi igerilari hernaniarra, aste honetan zehar, Sabadellen. Iraupen luzeko probatan aritu da, eta asteazkenean ekin zion, 1.500 metrokoan: 16 minutu eta 48 segundutan osatu zuen proba, eta 16garren bukatu zuen, junior mailako igerilarien artean. 2004an jaiotakoen artean, berriz, zazpigarren izan zen.

Bigarren proba atzo izan zu­en, 800 metrokoa: 8 minutu eta 48 segundutan gelditu zuen kronometroa, hernaniarrak. Bere mailan, atzo arratsaldean jokatzekoak ziren beste kanporaketa batzuk, eta horien emaitzan araberakoa izango da postua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!