Bi bikote hernaniarrek semifinala, herrian

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 27a, 00:00

Ekiñe Balerdi, pelota jotzen, aurreko partidu batean.

Finaleko pasearen bila ariko dira, gaur 17:00etan, Tolaretxipi eta Barrenetxea, eta Balerdi eta Otaegi, Hernanin bertan. 

Asteburu honetan jokatuko dituzte, Gipuzkoako Txapelketako semifinalak. Horietatik bi izango dira Hernaniko kiroldegiko frontoian, gaur 17:00etan hasita; eta bietan ariko da bikote hernaniarrik: Joana Tolaretxipi eta Alaitz Barrenetxea; eta Ekiñe Balerdi eta Eider Otaegi.

Nagusien bigarren mailakoa jokatuko dute Balerdik eta Otaegik, Su Berriko Lasarteren eta Arambururen kontra. Finalean, dagoeneko zain daukate beste bikote hernaniar bat ere: Ainhoa Urienek eta Eli Gutierrezek zuzenean lortu zuten finalerako pasea, ligaxkako lider bukatuta.

Tolaretxipik eta Barrenetxeak, berriz, jubenil mailako se­mifinala daukate gaur, Intxurreko Uzkudunen eta Muruaren kontra. Eta haiek ere, beste bikote hernaniar batekin ariko dira finalean, gaur irabaziz gero: Ane Kerejeta eta Enara Macicior dauzkate zain, ligaxkako partidu guztiak irabazi ondoren.
Semifinala saihestu duen beste bikotea da Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak osatutakoa. Hernaniarrek irabazi egin zituzten ligaxkako lau partiduak, nagusien lehenengo mailan. Atzo jokatu zuten semifinala, Anoetan, Su Berriko bi bikotek; eta irabazlea izango dute kontrario, finalean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!