Kontzentrazioa gaur, Sare eta Etxeratek

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 26a, 00:00

Gaur arratsaldean, herriko plazan kontzentrazioa egiteaz gain, mosaiko erraldoia egingo dute, «presoen eskubideen alde egiteko».

Ostiraleko zitari eutsiz, gaur ere kontzentrazioa antolatu da, baina oraingo honetan, Sarek eta Etxeratek elkarlanean antolatutako presoen eskubideen aldeko mobilizazio izango da. 

«Pandemia dela eta, bixitak bertan behera izan dituztenak, lagun eta senideak hilabeteetan ikusi ezin izan dituztenak, jadanik murriztaileak ziren bixita eta deiak oraindik ere murriztuago dituzten horiek, jendartearen txertaketa fasean inondik inora kontutan hartzen ez diren horiek» azaldu dute Sare eta Etxeratek. 

Arazo hau plazaratu nahian, gaur arratsaldean, mosaiko erraldoi bat egingo dute, herriko plazan, 19:00etan hasita. Hernaniko herritarrei dei egiten diete bertaratzeko; «Hernaniko herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Denon artean lortuko dugu pandemiari buelta eman eta presoak ere etxeratzea!» diote.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!