'Satiro' antzelana ikusteko aukera izango dute herritarrek gaur arratsaldean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 26a, 00:00

Xanti Agirrezabala, basoan. Argazkia: Nora Alberdi /Kultura koop.

Gaur arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera Satiro antzezlanari. Gonbidapenak aurrez erosi behar dira email honetara idatzita: hernanitoherri@gmail.com

Asteburuari ongi etorria emateko, gaur arratsaldeko 19:00etan, Xanti Agirrezabala azpeitiarrak, 'Satiro' izeneko antzezlana oholtza gaineratuko du. Antzezlana ikusteko, gonbidapenak eskatu behar dira aldez aurretik, hernanitoherri@gmail.com helbidera idatzita.

«Gizonezkoen sexualitatetik abiatuta, emanaldia da gure desiren eta fantasien zirikatze prozesua» dio Xantik. Herritarrak, «Biteriko areto nagusira sartu eta hantxe topatuko dute ikusleek Satiroa, oholtza gainean. Kaiola baten barruan egongo da, kate batetik zintzilik». Xantik herritarrak gonbidatu nahi ditu, ikuskizunera.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!