Gaur da azkeneko eguna, CDHko futbol udalekuetan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 25a, 00:00

CDHk futbol udalekuak antolatu ditu datozen egunetarako, eta gaur da izena emateko azkeneko eguna. Bi txanda egingo dituzte: lehena, martxoaren 29tik apirilaren 2ra bitartean; bigarrena, berriz, apirilaren 5etik 9ra. Futbolaz gain, beste hainbat ekintza ere egingo dituzte; hala nola, piraguismoa eta arku tiroa. LH 3garren mailatik DBH 2ra bitarteko gazteentzat zuzendutako saioak dira. Izena eman daiteke CDHko webgunean www.cdhernani.com edo WhatsAppera idatzita: 619 310 453.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!