Mikel Campos hernaniarrak, brontzea

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 25a, 00:00

Mikel Campos Oviedon, Espainiako Txapelketan.

Denboraldi borobila egin du Mikel Campos atleta hernaniarrak. Pasa den astean Oviedon izan zen, pista estaliko Espainiako Txapelketan, 16 urtez azpikoetan; eta brontzea lortu zuen 300 metroko lasterketan, 37,28 segundoko markarekin. 60 metro proban, berriz, bosgarren postuan bukatu zuen, 7,27 denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!