Realeko autobusa Astigarragara eta Hernanira, bandera trukaketa egitera

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 25a, 00:00

Sonakay taldeak 'Erreala y olé' abestia egin du, Kopako finalerako.

Gipuzkoako herrietako Udalek bandera trukaketa egingo dute Realarekin. Hernanin gaur, 11:45etan; Astigarragan, 12:00etan.

Espainiako gizonezkoen Kopako finala apirilaren 3an jokatuko dute  Sevillan, Realak eta Athleticek.  Horren bueltan, pandemiagatik zaleek ezingo dutenez zelaian egon, Reala herriz herri ari da jasotzen Gipuzkoako herrien Udalen banderak, herri guztietako ordezkaritza bat finalean egoteko.

Hernanin gaur egingo dute bandera trukaketa. Biterin izango da, 11:45etan. Astigarragan ere gaur izango da, 12:00etan, autobus geltokian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!