Tokiko Gobernu Batzarraren bilera, bihar telematikoki

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 24a, 00:00

Ohiko Tokiko Gobernu Batzarraren bilera izango da bihar, goizeko 09:00etan. Telematikoki egingo dute eta hainbat gai landuko dira: besteak beste, Lastaola eta Epele arteko eremuan (Orona ondoan)  zubi berri bat eraikitzea; Elkano kaleko 6garren zenbakiko erdisotoan etxebizitza erabilera ezartzeko kontsulta; Florida auzoko 69garren zenbakiko eraikinean finken zatiketa baimentzeko eskaera; Laztiaga auzoko 4garren zenbakiko eraikinari buruzko kontsulta eta Laztiagara sartzeko errepidea zabaltzeko eskaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!