Loratuz Lotuko kideak gaur, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 24a, 00:00

Loratuz Lotuko kideak, Kronikarako elkarrizketan, joan den urteko martxoan.

Trans helduei laguntza emateko elkartea da Loratuz Lotu, eta Gaztelekuan izango dira gaur elkarteko bi kide. 17:30etan jarri dute hitzordua.

Trans helduentzako Euskal Herriko aurreneko elkartea da Loratuz Lotu. Gaur, arratsaldeko 17:30etan elkarteko bi kide izango dira Gaztelekuan, gaiaren berri emateko. Trans helduen erreferentzizko bilgune izatea dute helburu, eta «beldurrak uxatu, prozesuan laguntza eman eta ezagutzak partekatzeko» aukera eskaini nahi dute.

Gaurkoan, saio berezi bat izango dute gazteek Gaztelekuan. «Trans mundura gerturatzeko aukera izango dute gazteek», aurreratu dute arduradunek.

 

Nahieran ikusteko aukera

Bestalde, aforoa mugatua da; edonola ere, bertaratu ezin duten horientzat, saioa Gaztelekuko Instagrameko kontuan (@hgaztelekua) eta Youtubeko kanalean egongo da eskuragarri, nahieran ikusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!