Herritarren iritzia jasotzeko, inkesta Kronikak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 24a, 00:00

Kronikak inkesta bat egin du, irakurleek egunkariari buruz duten iritzia jakiteko. Zabalik dago erantzuteko aukera. 

Egunkariaren edukia eta zerbitzua hobetze aldera, Kronikak inkesta bat egin du, eta dagoeneko erantzun daitezke galderak esteka honetan: 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScybG_C0lGZQTn8n94rxQ8xfDnHpq-cNMPpT3Hh23pi7z9MMw/viewform?usp=sf_link

Herritarrekin eta herritarrentzat egindako proiektua da Kronika, eta horregatik, euren asebetetzea neurtu eta iritziak biltzea ezinbestekoa da aurrera egiteko.

Erantzunak bildu ondoren, lantaldeak emaitzak aztertuko ditu, eta hurrengo pausoa izango da jasotako informazio horri buruz hausnartzea eta hobetzeko bideak topatzea.  Hori horrela, garrantzia haundikoa da Kronikarentzat irakurleek bost minutu hartu eta inkesta betetzea.  

Bestalde, inkesta anonimoa da eta askotariko gaiak landuko ditu. Besteak beste, eskatuko da baloratzeko egunkaria eskuragarri izateko puntualtasuna, edota landutako gaiek irakurleentzat duten interes maila. Alegia, ea interesgarriak diren ala ez erreportajeak, herrietako albisteak, iritziak eta kolaborazioak, beste edukien artean. Horrez gain, egunkariaren beste alderdi batzuei buruz ere galdetuko da: diseinua eta aurkezpena, argazkien kalitatea, testuen egokitasuna, gaurkotasuna, edota pluraltasuna bildutako iritzietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!