Euskal Herriko matxinadei buruzko hitzaldia etzi, Xosé Estévezek

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 23a, 00:00

Xosé Estévezek Euskal Herrian gertatutako matxinadei buruz jardungo du.

Etzi arratsaldeko 19:00etan, hitzaldia antolatu du Hernani Errotzenek, eta Euskal Herrian jazotako matxinadei buruzkoa izango da.

Ostegunean, Hernani Errotzenen eskutik, Xosé Estébezek hitzaldia eskainiko du, Euskal Herrian gertatutako matxinadei buruz. Biterin izango da arratsaldeko 19:00etan hasita, ikastaro gelan.

Segurtasun neurriak betetze aldera, antolatzaileek musukoaren erabilera derrigortu dute. Horrez gain, edukiera mugatua izango da, osatu arte. 

Etzi eskainiko den hitzaldia, gaztelaniaz izango da, eta Xosé Estébezek bere liburuan kontatzen du; «testuinguru gero eta urduriago horretan lehertu eta egoera bereziki kritikoetan agertu ziren matxinadak».

Matxinada hitza gainera, Matxin edo Martin hitzetik dator, eta izen horrekin izendatzen ziren olagizonak eta burdinolekin lotutako lanak egiten zituzten nekazariak, hain justu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!