Gaurtik ostegunera bitartean, Antzerki Zikloaz gozatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 23a, 00:00

Huts Teatroak konpainiaren, 'Atzerrian lurra garratz' antzerkia eskainiko da gaur

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Atzerrian lurra garratz antzerkia ikusteko aukera eskainiko du Huts Teatroak.

Gaur emango zaio hasiera Hernaniko kultura sailak antolatutako Antzerki Zikloari, eta etzira arte iraungo du.

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Atzerrian lurra garratz antzerkia eskainiko da. «Aurora Mora, bere instalazioari azken ukituak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean; Eta gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?».

Bihar, '¡Ave osos!'

Antzerki Zikloari jarraipena emateko, bihar ¡Ave osos! antzezla taularatuko da, Biterin. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta bertan gizarte eredu berrien eta familiaz zein maitasunaz gozatzeko molde berrien inguruan eztabaidatuko dute protagonistek, umorea lagun dutela.

Etzi, Antzerki Zikloari amaiera emateko, Ez dok ero antzerkia eskainiko du Tartean treatro konpainiak. Bikote artistiko baten desagertzeak ekartzen dituen ondorioak kontatuko dira antzezlan honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!