Aurreneko porrota etxean, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 23a, 00:00

Hernaniko jokalari bat, baloia jaurtitzen, igandeko partiduan.

24-29 galdu zuten mutil seniorrek, Bergararen kontra, Gipuzkoako bigarren mailako laugarren partiduan.

Igandean jokatu zuten Hernaniko mutil seniorrek, kiroldegian, ligako laugarren partidua, Gipuz­koako bigarren mailan. Eta aurreneko porrota jaso zuten etxean, Bergararen kontra (24-29).
Hernanik etxean jokatu du­en bigarren partidua izan da, eta aurrekoa, urtarrilean, 26-24 irabazi zuen, Sima Corazonistas taldearen kontra, urtarrilean. Ligako beste biak, etxetik kanpo jokatu dituzte hernaniarrek: bat berdindu dute, Sima Corazonistas beraren kontra (23-23); eta bestea galdu Urola Aranzadiren kontra (33-26). Hori horrela, hiru punturekin, bere multzoko hirugarren postuan dago Hernani, lau talderen artean.
Gorabehera haundiak izan ditu Gipuzkoako bigarren mailako ligak, orain arte. Urtarrilaren 23an ekin zioten, baina hurrengo bi jardunaldiak atzeratu behar izan zituzten, otsailean. Datorren astean jokatzekoa ze­na, berriz, dagoeneko jokatuta daukate hernaniarrek, Urola Aranzadiren kontra.
Atzeratutako bi jardunaldiak dira, Hernanik jokatzeko falta dituen bakarrak: Bergaran jokatu behar du horietako bat, eta etxean hartuko du Urola Aranzadi, bestean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!