J Martina taldeak Kontrakantxa bete zuen larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 22a, 00:00

J Martina taldea Barcena ahzipek eta Javi Jorajuriak osatzen dute.

J Martina taldearen kontzertua ikusi eta gozatzeko Kontrakantxa Gaztetxea bete zen larunbatean. Gehiengo edukiera errespetatuz gazteak eserita eta distantziak mantenduz adi jarraitu zituzten taldeko hirukotearen doinu, erritmo eta ahotsak. Musika popa eta elektronikoa landu zuten Kattalin eta Ane Barcena ahizpa larrabetzuarrek ahotsekin, eta Javi Jorajuriarekin nafarrak teklatuan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!