Hernaniri azken minutuan egin dio ihes berdinketak Gernikan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 22a, 00:00

Gernikak arazoak izan zituen Mattin Collado geratzeko. Argazkia: Hernani CRE

Gernika liderraren aurka 25-22 galdu arren irudi ona eman zuten hernaniarrek eta igoera faserako baliagaria izan daiteke.

Hernanik 25-22 galdu zuen atzo Urbietan, Gernika liderraren aurka, lehen multzoko hirugarren jardunaldian. Emaitza honekin hernaniarrek puntu bat lortu dute eta sailkapenean aurreneko postua ezin dute eskuratu, baina bigarren postua ia ziurtatu dute. Playoffetara sailkapena ia lortuta, azken bi jardunaldiak geratzen dira, Landaren, eta ondoren igoera fasean aurkaria nor izango den jakingo dute.


Nahiz eta partidua galdu, irudi oso ona eman zuen Hernanik. Trikoloreak azken minutura arte garaipenetik gertu izan ziren. Bi minuturen faltan 22na berdindu zuten hernaniarrek entsegu batekin, baina azken minutuan Gernikak zigor kolpe baten bidez garaipena etxean geratzea ahalbideratu zuen.
Landaren, lehenengo itzulian, gernikarrak hobeak izan ziren, baina atzo Hernanik gehiago estutu zuen. Baloia beti jokatzen saiatu ziren eta etxekoak aurretik jarri arren, partidua berdintzea lortu zuten behin baino gehiagotan. 


Partidua hasi eta berehala aurreratu ziren basurdeak 5-0 eta zigor kolpe baten ondoren, 13garren minutuan, markagailuan 8-0 agintzen zuten. Hernanik abantaila 8-3ra murriztu zuen eta horrela iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zati hobea
Bigarren zatia hasi eta berehala 15-3koa jarri zuen markagailuan Gernikak, baina Hernaniren minutu onenak etorri ziren ondoren. Elosegik entsegua eta jaurtiketa lortu eta 15-10 jarri zuen markagailuan eta 15nako berdinketa 58garren minutuan iritsi zen Aimar Gorrotxategiren entseguari esker. 


Azken minutuetan emozio haundia egon zen. Hamar minuturen faltan berriz aurreratu ziren etxekoak 22-15 eta Hernanik bigarren aldiz berdindu zuen aurrelarien entsegu batekin. Jaurtiketa sartu eta 22na ezarri zuten markagailuan hernaniarrek. Hala ere, azken jokaldian Gernikak zigor kolpe bat lortu eta partidua erabaki zuen.


25 eta 22koarekin Gernikak 36 puntu ditu eta Hernanik 26. Gaztedi hirugarrena da 17 punturekin eta beraz Hernanik puntua nahikoa du hurrengo jardunaldian, gasteiztarren aurka, playoffera sailkatzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!