Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa, gaur Trintxerpetik Donostiara

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 21a, 00:00

«Irungo mugan harrapatuta migranteek bizi duten egoera eta Mediterraneoa gurutzatzen dutenen tratu txarrak» ere salatuko dituzte.

Amherrek, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxan partehartzera gonbidatu ditu herritarrak gaur, 11:00etan hasita. Trintxerpetik Donostiara egingo den ibilbidean. Martxa honekin, Amherrek hainbat desadostasun helarazi nahi ditu, eta errealitatea zein den azaldu; «Irungo mugan harrapatuta migranteek bizi duten egoera, CIEetan bizitzen ari diren baldintza txarrak, eta Mediterraneoa gurutzatzen duten immigranteek ere tratu txarrak jasotzen dituzte».


Horrez gain, Amherrek, urtean zehar kontzientziazio kanpaina eraman nahi du aurrera: «ez dugu soilik kontzientzia antiarrazista sakondu eta indartu nahi; denon artean komunitate bat ere sortu nahi dugu».

Etzi asteartean, hitzaldia EPOn
Astearterako, hilak 23, Igualdad de trato y no discriminación hitzaldia antolatu du Amher SOS Arrazakeriak. Eguerdiko 12:30etan izango da, Lanbide Heziketan (EPO), Karmelo Labakan. Antolatzaileek jakinarazi dute, berez Gizarte animazioko ikasleentzat zuzenduta zegoela, bai­na norbaitek interesa izanez gero, telefono honetara deitu dezakeela: 671 116 414.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!