KZguneko apirileko eskaintza beraien webgunean ikusi daiteke

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 21a, 00:00

'www.kzgunea.eus'-en edota 943 02 36 50 telefono zenbakian izena eman daiteke eta ikastaroen berri jaso ere bai.

Hernani KZ Guneak apirileko eskaintza dagoeneko prestatu du eta ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte. KZgunera joan daiteke, baina une honetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta, zentroko 943 02 36 50 telefonora deituta. 


Hernaniko KZgunea Biterin dago irekia astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.


943 02 36 50 telefono zenbaki horretan izena eman daiteke erabiltzaile baldin bazara, eta KZguneko www.kzgunea.eus webgunean ere izena ematea posible da. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa denez, izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteka hauetan: https://www.youtube.com/watch?v=ybBYBxPENMM eta https://www.youtube.com/watch?v=UJ3cVDUs-1c.
Informazio gehiago lortzeko, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak weborrian.

Apirilaren 13an eta 15ean, lehenengo bi hitzaldiak
Apirilean KZgunean, zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak dira. Lehendabizikoak apirilaren 13an eta 15ean izango dira Nola gezurtatu berri faltsuak gaia hartuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!