Goikoetxea V eta Labaka finalera sartu dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 21a, 00:00

Mirubia eta Martirena 40-32 gainditu zituzten eta Segurola eta Zaldua I.aren aurka jokatuko dute, azken partidua, larunbatean. 

Goikoetxea V eta Labakak 40-32 gainditu zituzten Mirubia eta Martirena Oriamendi Torneoko bigarren finalerdian, eta Segurola eta Zaldua I.aren aurkariak izango dira larunbatean, martxoaren 27an, Galarretan jokatuko den finalean.


Goikoetxeak eta Labakak ez zuten partidurik galdu ligaxkan eta finalerdian ere ez dute hutsik egin.


Mirubiak eta Martirenak 25eko berdinketara arte eutsi zuten, baina orduan Labakak, partiduko erremontista onena izan zenak, min haundia egin zuen sakearekin zabaletik ateratzen hasi zenean.


Sakearekin tanto batzuk egin zituen jarraian eta 30-26 eta 36-30 ihes egin zuten gorriek. Abantaila hori erabakigarria izan zen.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!