Udaberriko oporren egitaraua prestatu du Hernaniko Gaztelekuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 21a, 00:00

Ekintza bereziak antolatu dituzte eta Gaztelekuan bertan edota 688 823 420 WhatsApp zenbakian izena eman daiteke.

Udaberriko oporretarako (Aste Santua) ekintza berezien egitaraua argitaratu du Hernaniko Gaztelekuak eta pasa den ostegunetik bertan izena eman dezakete gazteek. Gaztelekuan bertan, sare sozial edo WhatsApp bitartez egin daiteke 688 823 420 telefono zenbakian.

Ekintzetan partehartzeko Gaztelekuko izenematea eta Covid baimena entregatua izan behar da. @hgazteleku Instagram edo Twitter kontuetako perfileko linkean dituzte eskuragarri gazteek izenematea eta baimena. Ekintzetako aforoa 12 gaztetakoa izango da.

'Street Scape Room', argazki foruma, minigolfa, piraguismoa, 'HiSelfie'...
Martxoaren 29an hasiko dira ekintzak eta egun horretan Donostian, Street Scape Room batera irteera antolatu dute. Martxoaren 30ean argazki foruma antolatu dute Hernanin zehar eta martxoaren 31n Tote Bag poltsa tailerra egingo dute Gaztelekuan bertan.


Pazku astean; apirilaren 7an eta 9an piraguismoa egingo dute Donostian, apirilaren 8an Hi Selfie froga jolasa antolatu dute Hernanin barrena, apirilaren 10ean Saretxoko minigolfera joango dira eta aprilaren 11n Gaztelekuko terrazan topagunea egingo dute.

'Loratuz lotu'ko kideen bisita, asteazkenean
Hurrengo astean, asteazkenean, hain zuzen ere gonbidatu bereziak izango dituzte Hernaniko Gaztelekuan: Loratuz lotu elkarteko bi kide. 
Hernanin kokatutako trans helduen elkarte bat da eta honen helburu nagusia transexual helduen erreferentzizko bilgune bihurtzea da; beldurrak uxatu, prozesuan laguntza eskaini, ezagutzak partekatzeko... aukera eskainiz. 17:30etan hasiko dira saioarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!