J Martina taldea oholtza gainean, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

Gaur arratsaldeko 18:00etan, J Martina taldeak kontzertua eskainiko du Kontrakantxa Gaztetxean.

Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak antolatuta, J Martina taldea oholtza gaineratuko da gaur arratsaldeko 18:00etan, Kontrakantxa Gaztetxean.

Gaurko kontzertuko aforoa mugatua izango da, Covid-19aren ondorioz ezarritako neurriak betetze aldera, eta noski «herritar eta gazteon segurtasuna bermatzeko asmoz».

Sarrerek 5 euro balio dute, eta egunean bertan erosi daitezke.  Hau da,  gaur jarriko dira salgai, J Martina kontzertuko sarrerak, arratsaldeko 17:00etan, Kontrakantxan bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!