Aste Santua, CD Hernanirekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

CD Hernaniko futbol sekzioak, Aste Santuko oporraldian, futbolaz gain, beste jarduera batzuk proposatzeko aukera eskaini nahi diete haurrei eta gazteei. «Horretarako, oporraldi honetan animatu gurekin futbola, piraguismoa, arku tiroa edo mendi ibilaldiekin uztartzera», aipatu dute antolatzaileek. Lehen Hezkuntzako 3 eta 2 mailentzat eskaintzak daude: martxoaren 29tik apirilaren 2ra izango da lehen txanda, eta bigarrena apirilak 5etik 9ra. Goizeko
09:00etan hasiko dira ikastaroak, eta 13:00etan amaituko dira. Izena emateko: cdhernani.com/futbol-udalekuak-zubipen estekan edo deitu 619 310 453 telefonora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!