Bi estropada batelek, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

Pasaian ariko dira gaur, eta Donostian daukate zita bihar. Oriaren Traineru Jaitsiera ere izango da bihar.

Hiru hitzordu izango dituzte Hernaniko arraunlariek, asteburu honetan. Batetik, Gipuzkoako Batel Ligan, bi estropada izango dituzte. Pasaian ariko dira gaur, goizeko 10:30etan hasita; eta Hernaniko lau batel ariko dira: mutil infantilena, neska promesen bi batel, eta mutil kadeteena. Bihar, berriz, Donostian daukate hitzordua, Urumea ibaian, 09:30etan hasita. Haur eta kadeteentzat bakarrik izango da hori, eta beste lau batelekin ariko da Hernani: neska haurrena, neska promesen bi batelak, eta mutil kadeteena.

Bihar bertan, bestalde, Oriaren Traineru Jaitsiera jokatuko da Orion, 09:00etan hasita. Hernaniko trainerurik ez da izango bertan, baina klubeko hainbat arraunlarik hartuko dute parte: neska batzuk Lapurdirekin ariko dira, eta mutil batzuk, berriz, Donostiarrarekin. 30 traineru ariko dira guztira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!