'Amua' ikuskizuneko sarrerak etzitik salgai, leihatilan edo online

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

Zuzeneko musika eskaintzearekin batera, aktore lanetan ere ariko da, Larburu.

Apirilaren 15ean, Amua ikuskizuna estreinatuko da Biterin. Bertan, Maite Larburu hernaniarrak hartzen du parte. Eta sarrerak etzitik, salgai. 

Amua ikuskizunaren estreinaldia eskainiko da Biterin, apirilaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan. Axut konpainiaren eskutik heldu da lan hau Hernanira. Aipatu moduan, sarrerak etzi jarriko dira salgai, eta bi modutara eros daitezke; leihatilan, edo online, kultura.hernani.eus webgunean hain justu.

Maitasunaren inguruan eta maitasunaz haratago ere, gogoeta egiten du lan honek. «Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Asko maitatu dute elkar eta maite dute elkar, baina zaila da intimotasun hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batean bada ere». 


Maite Larburu hernaniarra antzezle lanetan

Aktore lanetan, Ximun eta Manex Fuchs arituko dira, eta Maite Larburu hernaniarra musikari lanetan. Oholtza gaineko estreinaldia du Larburuk gainera, eta zuzeneko musika eskaintzearekin batera, aktore lanetan ere arituko da.

Sarrerak, aipatu moduan, astelehenean jarriko dira salgai. Bai leihatilan zein online: kultura.hernani.eus. Bestalde, antolatzaileek azaldu dute, hemendik aurrera sarrerak zenbakituak izango direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!