Bihar, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa Amherren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

Bihar goizean antolatu duten martxaz gain, datorren asteartean, hitzaldia antolatu dute Carmelo Labakan, 12:30etan hasita.

Asteburua modu paregabean jarraitzeko, bihar, Amherrek, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa antolatu du, goizeko 11:00etan hasita. Trintxerpetik Donostiara izango da ibilbidea.

Martxa honekin, Amherrek hainbat desadostasun helarazi nahi ditu, eta errealitatea zein den azaldu; «Iruneko mugan harrapatuta migranteek bizi duten egoera, CIEetan bizitzen ari diren baldintza txarrak, eta Mediterraneoa gurutzatzen duten immigranteen tratu txarrak ere jasotzen dituzte».

Horrez gain, Amherrek, urtean zehar kontzientziazio kanpaina eraman nahi du aurrera: «ez dugu soilik kontzientzia antiarrazista sakondu eta indartu nahi; denon artean komunitate bat ere sortu nahi dugu».


Dator
ren asteartean, hitzaldia

Datorren asterako, hitzaldi bat antolatu du Amher SOS Arrazakeriak. Eguerdiko 12:30etan izango da, Carmelo Labakan. Antolatzaileek jakinarazi dute, berez Gizarte animazioko ikasleentzat zuzenduta zegoela, bai­na norbaitek interesa izanez gero, telefono honetara deitu dezakeela: 671 116 414

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!