Irabazteko beharrarekin, jubenilen txanda bihar Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

Atzo jokatu zuen Erregional Preferenteak, etxean.

Jardunaldi honetako partidu asko atzo jokatu baziren ere, norgehiagokak izango dira gaur eta bihar.  

Asteburu honetako zubia dela eta, txapelketetako partidu asko atzo jokatu ziren. Hala ere, gaur eta bihar izango dute norgehiagokarik, Mundarroko eta Hernaniko taldeek. Jubenilen Liga Nazional taldea da asteburuko protagonista, etxean baitu aukera, bihar, lehiaketan aurrera egiteko. Orain arteko bidea zaila izan da, eta jokatutako partidu guztietatik, ez dute bakarra ere irabazi. Hori horrela, garaipeneko hiru puntuak eskuratzea beharrezkoa dute. Andoni Loranen taldeak Beasainen aurka neurtuko ditu indarrak bihar, arratsaldeko 16:30etan, Zubipen.

Horrez gain, Nesken Ohorezko Kadeteak gaur du txapelketako bigarren partidua. Zubipen jokatuko du, Intxaurdiren aurka, goizeko 11:30etan. Txapelketako lehenengo jardunaldia galdu egin zuen Touringen kontra, eta partidu gogorra izan zen, hernaniarrek 11-1 galdu baitzuten etxetik kanpo. Bestalde, Mutilen Ohorezko Kadeteak ere gaur du partidua, Euskaldunaren aurka. 16:00etan izango da, Zubipen.

Azkenik, Kadeteen lehenengo mailako taldeak bihar du norgehiagoka. Derbia izango da urnietarren aurka, eta goizeko 11:30etan ekingo diote lehiari.

Mundarrok ere izango ditu partiduak asteburu honetan. Preferenteak eta ohorezko jubenilek atzo jokatu zuten, Zumaiakoren eta Orioren aurka, hurrenez hurren. 


Zarkumendegin, 3 partidu
Asteburuan partidua duten hiru taldeetatik, hiruek dute norgehiagoka etxean, Zarkumendegin. Mutilen ohorezko kadeteen taldeak gaur jokatuko du, goizeko 09:30etan, Arrupe Chaminaderen kontra. Gero, Nesken ohorezko kadeteen txanda izango da, 12:30etan, Tolosaren kontra. Eta, azkenik, arratsaldean, 1go erregionalak jokatuko du, Allerruren kontra, 16:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!