Barrenetxeak eta Tolaretxipik txartela, semifinala jokatzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

30-25 irabazi zuten ostegunean, atzeratuta zeukaten partidua; eta finalerako pasearen bila ariko dira datorren asteburuan. 

Gipuzkoako Txapelketan, ligaxka bukatuta zeukaten jubenil mailako neskek; baina partidu bat jokatzea falta zuten Joana Tolaretxipi eta Alaitz Barrenetxea hernaniarrek, Covid-19aren eraginez atzeratu zena. Ostegun arratsaldean jokatu zuten hori, Alegian; eta 30-25 nagusitu ziren hernaniarrak, Intxurre 2 tal­dearen kontra. Horrekin, semifinala jokatzeko txartela lortu dute, ligaxkako bigarren postuan sailkatuta.

Datorren asteburuan jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketaren semifinalak, seguruenik Hernanin, martxoaren 28an. Ho­rietan ariko dira Tolaretxipi eta Barrenetxea, eta baita Ekiñe Balerdi eta Eider Otaegi ere, nagusien bigarren mailan.

Gainera, hiru bikote hernaniar daude sailkatuta finaletara, dagoeneko: Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta, nagusien lehenengo mailan; Eli  Gutierrez eta Ainhoa Urien, nagusien bigarren mailan; eta Ane Kerejeta eta Enara Macicior, jubeniletan. Semifinalak irabaziz gero, hiru finaletatik bitan aritu daitezke bi bikote hernaniar, elkarren kontra.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!