Euskal Herriko matxinadak, hizpide

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 19a, 00:00

Datoren ostegunean, Hernani Errotzenek antolatuta, hitzaldia eskainiko da arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin. 

Martxoaren 25ean, Hernani Errotzenek hitzaldia antolatu du. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta Xosé Estebez izango da hizlaria. Euskal Herrian gertatutako matxinadei buruz jardungo du, Biteriko ikastaro gelan. Antolatzaileek eskatu dute, segurtasun arauak betetzeko jendea musukoarekin joatea. Horrez gain, edukiera mugatua izango da, gela osatu arte, eta hitzaldia gaztelaniaz eskainiko da.

Euskal Herriko martxinadak, hizpide datorren ostegunean 
Datorren ostegunean eskainiko den hitzaldia, «Xosé Estevezek bere liburuan kontatzen duen bezala, testuinguru gero eta urduriago horretan lehertu eta egoera bereziki kritikoetan agertu ziren matxinadak». Matxinada hitza gainera, Matxin edo Martin izenetik dator. Izen horrekin, «izendatzen baitziren olagizonak eta burdinolekin lotutako lanak egiten zituzten nekazariak. Ondoren matxinada, sedizioa, iskanbila, jaikialdi, zalaparta, istilu, kalapita, saldura edo anabasa haren sinonimoak dira».    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!