Biharko eguna «astintzeko», bi ikastaro eskainiko ditu Hernaniko kiroldegiak goizean zehar

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 19a, 00:00

Bihar, bi ikastaro eskainiko ditu Hernaniko kiroldegiak. Lehena goizeko 10:00etan hasiko da eta bigarrena 11:00etan. 

Asteburua ezin hobe hasteko, Hernaniko kiroldegian bi ikastaro eskainiko dira. Bertan parte hartu nahi duenak, izena eman behar du aldez aurretik. 
Lehen ikastaroa, goizeko 10:00etan hasiko da. Zirkuitu entrenamenduan oinarritutako ikastaroa izango da, «ariketak zirkuitu batean egingo dira, indarra eta erresistentzia lantzera zuzenduak». Gutxi gora behera, 50 minutuko saioa izango da.

Bigarren saioa, goizeko 11:00etan hasiko da; «aire librean eskainiko da ikastaro hau, egoera fisiko eta osasun orekari eutsi nahi dion guztiari zuzenduta dago, 65 urtetik gorakoentzat», hain justu. 

Kiroldegiak eskainiko dituen bi ikastaroak, euskeraz izango dira. Hauetan izena emateko ezinbestekoa da gutxiengo ulermen maila izatea, eta antolatzaileek diote bigarren ikastaroan, ikasleen euskera mailaren arabera emango direla klaseak.

 

Izena aldez aurretik 

Ikastaroetan parte hartzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea, eta gainera «bazkideek ez dute ordaindu beharko, aldiz bazkide ez direnek, sarrera ordaindu beharko dute» azaldu dute antolatzaileek.  

Beraz, biharko ikastaroetan parte hartu nahi izanez gero, deitu 943 55 21 85 zenbakira edo online ere aukera dago, esteka honetan sartuz: http://web.hernani.eus/entra2/ventas.aspx

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!