Finalera, Segurola eta Zaldua I

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 18a, 00:00

Segurolak eta Zaldua I.ak 40-36 irabazi zuten Oriamendi Torneoko lehen finalerdia, Urrutia II-Aizpuru III.aren aurka, eta txapelketako lehen finalistak dira. Lau erremontistek ondo jokatu zuten partidua, eta 15-4ko partzial batek Segurolaren eta Zalduaren alde erabaki zuen. 20ko berdinketaren ostean urdinek 25-31 ihes egin zuten, baina hor Urrutiak bihurritua izan zuen txorkatilan eta nabaritu egin zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!