J Martina taldeak etzi kontzertua eskainiko du Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 18a, 00:00

Kontseilu Sozialistak antolatuta, 18:00etan hasiko da larunbatean eta sarrerak 5 euroan egunean bertan jarriko dira salgai 17:00etan.

J Martina taldearen kontzertua antolatu du, etzi martxoaren 20an, Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak Kontrakantxa gaztetxean. Kontzertua arratsaldeko 18:00etan hasiko da, aforo mugatuarekin eta segurtasun irizpide guztiekin. Sarrerak 5 euro balio ditu eta egunean bertan jarriko dira salgai 17:00etatik aurrera. 

Musika popa eta elektronikoa lantzen du 2019an sortu zen taldeak. Partaideak Larrabetzu eta Barañaingoak dira, bizkaitarrak eta nafarrak. Baseekin jolasteko gogoz abiarazi zuten Kattalin eta Ane Barcena ahizpek J Martina egitasmoa, eta Javi Jorajuriarekin batera osatu zuten hirukotea. 
Asmo argiz sortu zen taldea: kideek garbi zuten nola landu nahi zuten haien musika, baita zer komunikatu nahi zuten ere.

Desira, Oraindik ez eta Su lanak argitaratu dituzte azken bi urteetan eta bertan agertzen diren lanak entzungo dira Kontrakantxa gaztetxean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!