Txantxangorrik hiru ehiza irteera antolatu ditu, apirilean, Zanbranara

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 17a, 00:00

Lehenengoa apirilaren 3an izango da eta hurrengo biak; apirilaren 10ean eta 17an.

Txantxangorri Elkarteak bere bazkideen eta abonatuen artean  baikortasuna transmititu nahi izan du egungo egoeran, eta bere kirol-jarduera berriz ere martxan jarriko du mugikortasuna arindu den honetan.


Honela, Zanbranan (Araba) hiru ehiza-jardunaldi antolatu ditu, Gipuzkoako Ehiza Federazioaren eta El Castillo barruti intentsiboa kudeatzeaz arduratzen den Txoriarte enpresaren babesarekin. Apirileko hiru larunbatetan izango da hori; apirilaren 3an, 10ean eta 17an. Lehenengo jardunaldia apirilaren 3an izango da.


Aurreko urteetako edizioetan bezala, partehartzaileek Txantxangorriko kide edo gonbidatu izan beharko dute. Nolanahi ere, Gipuzkoako Ehiza Federazioan federatuta (indarrean) egon beharko du nahitaez, eta, gainera, jardunaldi bakoitza hasi aurretik ezarritako diru kopurua ordaindu beharko dute, izena ematean jakinaraziko den moduan.


Lehenengo irteeran, goizeko 08:30etan elkartuko dira Bar El Coton, Lakuaren alboan. Ehiza bakarrik egiten bada (bi eper eta faisai bat) 34 euro ordaindu behar dira eta bazkaria ere gehitzen baldin bazaio 52 edo 62 euro ordaindu behar dira. El Coto tabernan elkartuko dira berriz ere 13:30etan, amaitutakoan, ehiza banatzeko. 


Ordainketa egiteko 678 671 465 telefonora deitu eta Abel Alonsoren galdera egin

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!