Sarek Lasarten margolan erraldoia egingo du gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 17a, 00:00

Gurasoak preso dituzten umeen eskubideen aldeko mobilizazioen barruan 18:00etan Okendo plazan elkartuko dira.

Hernaniko Sarek Lasarte-Orian egingo den eskualdeko dinamikarekin bat egiten du eta hernaniarrak bertan parte hartzera deitu ditu gaur, Lasarteko Okendo plazan, 18:00etan. Plazak bete, motxilak hustu lelopean eta Sarek antolatuta mobilizazioak burutuko dira, Euskal Herriko toki desberdinetan, gurasoak preso dituzten umeen eskubideen eta espetxe politika berri baten aldeko.


Jira eta bira, Irati gurasoekin Euskal Herrira ekimenaren barruan kokatzen da. 


Lasarte-Oriako Okendo plazan, margolan erraldoia egingo da. Patinetea edo txirringa eta motxilan, mantala eta pintzelak eramatea eskatu dute. Urarekin garbitzen errazak diren margoak erabiliko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!