Aste Santuko oporrak modu aktiboan pasatzeko aktibitateak antolatu ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 17a, 00:00

Nagorre Legarretak emango die familiei argazkilaritza ikastaroa.

Haur eta Gazteria arloak gazteei zuzenduta antolatu ditu mendi bizikleta, orientazio eta argazkilaritza ikastaroak apirilaren 6, 7, 8, 9 eta 10erako. Martxoaren 24an amaituko da izena emateko epea eta online egin behar da.

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak hainbat ikastaro antolatu ditu Aste Santuko oporrak modu aktiboan gozatzeko. Nerabeei zuzendutako mendiko bizikleta ikastaroa emango da. Apirilaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean izango da, goizeko 10:30etatik 12:30etara.

Kaxkardi Kirol Elkartearen eskutik, 12-17 urte bitartekoek mendiko bizikleta bat nola konpondu eta berarekin trukuak egiten ikasteko aukera izango dute. Ikastaroa atletismo pista ondoan egingo da eta nerabe bakoitzak bere bizikleta eraman beharko du.

Nerabe eta gazteei zuzendutako orientazio ikastaroa ere antolatu da. Apirilaren 6ean eta 7an izango da, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Plaza Emakumeak Kirol Klubaren eskutik, Patri Espinarrekin, nerabe eta gazteek natura irakurtzen eta iparrorratza eta mapa erabiltzen ikasiko dute. Bi egunetan Biterin elkartuko dira. Bertan, hasieran, azalpen teoriko txiki bat jasoko dute partaideek eta ondoren ikasitakoa praktikan jarriko dute herrian zehar. 12-30 urte bitartekoek parte hartu dezakete.

 

Legarretarekin ontziekin argazki kamerak eraikitzen

Ontziekin argazki kamerak eraiki eta natura inguruan argazkiak egin, eta irudiak errebelatzea (familiei zuzenduta) askori gustatuko zaie. Apirilaren 8an eta 9an izango da, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Familiek, Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik, metalezko ontzi batekin kamera bat egiten ikasiko dute; horrekin argazkiak naturan aterako dituzte eta ondoren errebelatu egingo dituzte. Biterin elkartuko dira, baina herrian zehar ere ibiliko dira argazkiak ateratzen.

Partaideek metalezko ontzi tapaduna (esne hautsak, Nesquik eta antzekoak) ekarri behar dute.

 

Ikastaroek 10 euroko fidantza dute eta azken egunean itzuliko da

Ikastaroek 10 euroko fidantza dute. Ikastaroaren lehen egunean irakasleari entregatzen zaizkio eta saio guztietan parte hartzen bada, azken saioan dirua bueltatu egiten da. Izen emate kopurua ikastaroak dituen plaza kopurua baino altuagoa bada, zozketa egingo da kasu guztietan.

Izen ematea online izango da, eta dagoeneko zabalik dago eta martxoaren 24an amaituko da. Mendi bizikletarako eta orientaziorako izena emateko lotura https://labur.eus/xWNb2 da. Ontziekin argazki kamerak eraikitzeko tailerrean izena emateko lotura https://labur.eus/j2Tp4 da.

Informazio gehiago nahi izanez gero gazteria@hernani.eus helbide elektronikora idatziz eskuratu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!