Bigarren garaipena, Euskal Ligarentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 16a, 00:00

Garaipena lortu zuen Hernanik, Gernikan. Argazkia: Hernani Rugby

21-46 irabazi zuten Euskal Ligako neskek atzo, Gernikaren aurkako norgehiagoka, Urbieta zelaian.

Pasa den asteburua bikaina izan zen hernaniarrentzat, Euskal Ligako neskek eta Ohorezko B Mailako mutilek garaipena lortu baitzuten. Mutilek larunbatean jokatu zuten norgehiagoka, Belenosen aurka, eta 37-30 itxi zen markagailua hernaniarren alde. Emaitza horrekin, sailkapen nagusiko bigarren postua bete du taldeak, eta sentsazio onekin dabiltza gainera, azkeneko partidua «gorabeheratsua» izan bazen ere, indartsu ari baitira lehiaketan, emaitzei dagokienez.

Bestalde, Euskal Ligako errugbi XII Ligan neskak garaile izan ziren, Gernikaren aurkako norgehiagokan. Fin aritu ziren hernaniarrak eta, ondorioz, 21-46ko garaipena lortu zuten Urbietan. 0-5 aurreratu zen Hernani, eta gernikarrek ezin izan zieten erritmoa jarraitu, Hernaniko neskei. Lehenengo lau entseguak talde trikoloreak egin zituen, eta hurrena, berriz, Gernikarena izan zen. Dena den, berehala jarraitu zuen Hernanik puntuak batzen, eta markagailua, azkenean, 21-46 itxi zen.

Errugbi XVeko lehiaketa da neskena, itzuli bakarrekoa. Bigarren itzulia, berriz, lehen postuan sailkatutako lehen 5 taldeen artean izango da. Talde horiek Ohorezko B Mailara igotzeko borrokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!