Porrota eta garaipena, eskubaloiko taldeek

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 16a, 00:00

Jubenil neskek 21-25 irabazi zuten Urnietaren aurka. Mutilek, aldiz, 25-28 galdu zuten etxean, Leizaranen kontra.

Gainerako kirolen antzera, eskubaloiko taldeek ere ekin diote txapelketari. Zenbait partidu atzeratu egin ziren, baina, oro har, dagoeneko martxa hartuta zuten hernaniarrek. Asteburuan bi partidu izan zituzten, biak jubenil mailan. ­Jubenil neskek Urnieta izan zuten aurkari. Atzeratutako partidua izan zen, eta etxetik kanpo jokatu zuten. 21-25eko emaitzarekin garaipena lortu zuten, geldialdi txiki honen osteko estreinaldiko norgehiagokan. Beraz, markagailu horrekin, itzulera ona izan du taldeak, eta falta diren topaketetan indarrez aritzeko bultzada eman die..

Bere aldetik, mutilen jubenilak 25-38 galdu zuen Leizaranen aurka, berez azkenaurreko jardunaldia izango zen partiduan. Denera, 10 norgehiagoka zeuden aurreikusita maila honetan, eta dagoeneko 4 jokatu dituzte. Aste honetan atsedena dute eta hurrengoan, aldiz, Usurbilen aurka arituko dira, etxetik kanpo. Hala ere, zenbait jardunaldi atzeratu egin ziren eta, beraz, oraindik jokatzeko dituzte Urnietaren aurkako bat eta Ordiziaren aurkako bi. 

Egungo egoera medio, publikorik gabe jokatu dira txapelketetako partidu guztiak. Koronabirusak galarazi egin du partiduetan publikoa egotea eta, ondorioz, gainerako kirolen moduan, eskubaloian ere ez zen ikuslerik egon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!