Bilbon ere ezin lortu, aurreneko garaipena

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 16a, 00:00

15-8 galdu zuen Hernanik, larunbatean, CD Bilbaoren kontra. Jokatutako lau partiduak galdu ditu, denboraldi hasieran. 

Gogorra ari da izaten denboraldi hasiera, Hernaniko waterpolo taldearentzat. Larunbat  eguerdian ere ezin izan zuen aurreneko garaipena lortu, Club Deportivo Bilbaoren kontra, Bilbon bertan. 15-8 nagusitu zen talde bizkaitarra.

Horrela, orain arte jokatutako lau partiduak galdu ditu Hernanik, Euskal Ligako B mailan. Etxean jokatutako bietan izan du garaipena gertuen. Aurrena, 6-8 galdu zuen Donostia Bren kontra; eta ondoren, 10-13 egin zion ihes garaipenak, Larraina Bren kontra. Etxetik kanpo, aldiz, porrot gogorragoak jaso ditu, alde haundiagoarekin. Zaz­pi goleko aldearekin galdu du asteburu ho­netan, eta 19-7 na­gusitu zitza­ion Portugalete, hi­rugarren jardunaldian.

Datorren asteburuan izango dute beste aukera bat, estreinako garaipena lortzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!