Nerabeen guraso zein tutoreei, Gaztelekua ezagutzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 15a, 00:00
Ekintza ugari egiten dituzte herriko gazteek hezitzaileekin, Gaztelekuan.

12 eta 17 urte bitarteko nerabeen guraso zein tutoreei gonbitea luzatu diete Gaztelekuak, «hezitzaileak eta zerbitzua ezagutzeko».

Hernaniko Gaztelekuak, beti ere, modu seguru batean, «kezkak eta  bizipenak elkarbanatzeko, lagun berriak egiteko, zaletasun berriak praktikatzeko... aukera eskaintzen die nerabeei, hezitzaile taldea alboan gaudela». Hori horrela, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeen guraso eta tutoreei, «Gaztelekuaren zerbitzuak eta hezitzaileak ezagutzeko deia luzatu nahi dizuegu».

Gaztelekua, anbulategitik Txantxillarako bidean dago kokatuta, «ekintzak, bertan eta herriko zein inguruko beste herri eta hirietan egiten ditugu. Ekintza berezi batzuetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Gainera Covid-19a dela eta, baimen berezi batzuk bete behar dira, eta hauek gure Instagrameko kontuko perfileko linkean daude ikusgai». Horrez gain, Gaztelekuan bertan ere eskuratu daitezke, edo Udalaren webgunean sartuz.

Gaztelekuko hezitzaileek mezu hau helarazi die guraso eta tutoreei: «gure espazioa, hezitzaileak eta egiten duguna ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu». 
Gaztelekuarekin harremanetan jartzeko bi telefono zenbaki daude: 688 82 34 20 eta  943 33 32 12. Eta helbide elektronikora idazteko aukera ere badago: hgaztelekua@gmail.com.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!