Herritarrekin komunikatzeko iniziatiba berri bat, EAJk

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 15a, 00:00

Hernaniko EAJk, #denonhernani iniziatiba jarri du abian, herritarrekin komunikatzeko erraminta gisa. Horrez gain, kontsultak ere egin daitezke. 

Hernaniko alderdi jeltzaleak, azaldu du, Batzoki berriaren jarduerak bultzatuta, iniziatiba berri bat sortu dutela: #denonhernani, «kontaktu, kontsulta eta laguntzarako bide bat» hain zuzen ere.

Azken aldian, EAJk herritarrekin bilerak egin ditu egoitzan, eta diote, alde batetik, herritarrak kezkatzen dituzten gaiak zuzenean eramaten dituztela EH Bilduko gobernu taldera, eta beste alde batetik; «hernaniar horiek egiten dituzten eskaerez kezkatzen gara, eta haien jarraipena egitea da gure asmoa. Bereziki, gobernu-taldeak erantzun ez dituenak». Hala baieztatu du alderdi politiko honen bozeramaileak: «Batzoki berria ireki aurretik, gure gobernu taldeak gure analisiaren eta hernaniarren ekarpen batzuen emaitza ziren. Gaur egun aldiz, gerturatzen zaizkigun pertsonen ekarpenak nabarmen hazi direla esan dezakegu».

Hau kontutan izanik, Andoni Amonarraizek herritarrei gogorarazi nahi die, egoitza astelehenetik ostegunera dagoela irekita, zehazki arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte; «gure lana da Hernaniko herritarrak artatzea, udalaren laguntza eta erantzunak behar badituzte, hain justu».
Hori horrela,  #denonhernani iniziatiba sortu dute, izan ere: «Batzoki berria ireki genuenetik, hernaniarrei askoz errazagoa egiten zaie udal kontuez galdetzea eta beren eskaeren jarraipenean laguntza eskatzera hurbiltzea».

Hala ere, alderdi jeltzaleak dio, EAJk Hernanin ez duela gobernatzen, beraz ezin diete erantzunik eta irtenbiderik eman herritarren eskaerei;  «baina bai nola aurkitzen diren jakin eta haietaz interesatu. Azkenean esan beharra dugu, oso pozgarria dela gero eta hernaniar gehiagok EAJ-PNV alderdi politiko gisa ikustea, bere beharrak agerian jartzen laguntzen dielako eta horietaz arduratzen delako». 

 

Harremanetarako, bideak

Hernaniko alderdi jeltzaleak, harremanetarako bideei dagokienez, hainbat azalpen eman ditu. Orkolagako Batzokian egindako bilerez gain, «EAJ-PNVk honako hauek helarazi nahi dizkiegu herritarrei: denonhernani@gmail.com helbide elektronikoa eta 943 55 39 04 (Batzokia) 943 33 70 12 (Udala) telefonoak.

Amaitzeko, EAJk, azken aldian hartu dituen gaietako batzuk azaldu nahi izan ditu; «gardentasunez jokatzen dugulako: Harrobiaren egoera (betelana eta etorkizuneko parkea); Osiñaga, Santa Barbara, Sagastialde eta Latsunbe-Berriko bizilagunen kontsultak; txakurren ordenantza betetzea (txakur solteak eta kakak jasotzea); ordenantza zibikoa betetzea (pankartak herrian); eta azkenik, kirol kluben egoera».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!